Arintze fiskala

Nafarroak erregimen fiskal eta araubide-esparru berezia du, aukera ematen diona pizgarri fiskalak hobetzeko Espainiakoen aldean. Sozietateen zergari buruzko 24/1996 Foru Legeak –abenduaren 30ekoa– arautzen ditu ekoizpen zinematografikoetan egindako inbertsioengatik aplika daitezkeen kenkariak.

Honako hauek dira Nafarroako pizgarri fiskal nagusiak:

% 35eko pizgarri fiskala inbertsio zinematografikoetarako eta filmak grabatzeko, Estatukoa baino handiagoa.

Kenkariak ez du eskatzen gutxieneko gasturik egitea, eta Nafarroan zuzenean egindako gastuak sarituko ditu.

Inbertitzaileak egindako inbertsioaren ehuneko ehun ken dezake, Nafarroan beste kenkari batzuetarako dagoen % 35eko mugarik gabe.

15 urtera bitartekoa da kenkari horiek aplikatzeko aldia.

Bi kasu daude, bateraezinak; hortaz, haietako bat aukeratu beharko da.

Informazio gehiago:
http://investinnavarra.com/es/noticias/incentivos-fiscales-para-producciones-cinematograficas-y-audiovisuales-en-navarra/
http://navarrafilm.com/

Sozietateen zergari buruzko Foru Legea - Kenkari-portzentajea: % 35

Kenkaria aplikatzeko kasuak Kenkariaren oinarria Baldintzak / Ezaugarriak Kenkariaren aplikazioa
Espainiako film luze zinematografikoen eta ikus-entzunezko serieen (fikziokoak, animaziokoak edo dokumentalak) ekoizpenetan egindako inbertsioek, seriean egiteko ekoizpen industrialaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen dutenak. Produkzioaren kostu osoa, bai eta kopiak egiteko gastuak eta publizitate- eta promozio-gastuak ere –ekoizlearen kargura–, bi kasuetan produkzio- kostuaren % 50eko mugaraino.

Gutxiagotu eginen da kenkaria izateko eskubidea sortzen duten inbertsioak finantzatzeko jasotako diru-laguntzetatik.
Kenkari-oinarriaren ehuneko 25, gutxienez, Nafarroako lurraldean egindako gastuena izanen da.

Koprodukzioa izanez gero: Hartan izandako partaidetza-portzentajearen arabera zehaztuko dira zenbatekoak.

Kenkaria kenduko da obraren ekoizpena bukatzen den zergaldiaren bukaeratik aurrera. Ekoizpenak hamabi hilabete baino gehiagoko epea gainditu eta zergaldi batean baino gehiagotan eragiten badu, entitateak zilegi izanen du kenkaria aplikatzea ordainketak egiten diren neurrian eta ordainketa horien zenbatekoan, kenkaria hasteko datan kenkarietarako indarrean dagoen araudia aplikatuta.
Ez da aplikatuko kuotaren gaineko % 25eko muga.

Aplikazio-epea kuota aski ez bada: 15 urte (entitate sortu berrien kasuan, emaitza positiboak lortzen diren lehenengo zergalditik abiatuko da aldi hori zenbatzeko kontaketa).

Salbuespena gutxieneko zerga-ordainketaren gainean.
Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Enpresa Zinematografikoen Erregistroan izen emanda dauden ekoizleak, film luze zinematografikoen ekoizpenaz edo seriean eginiko ekoizpen industriala egin baino lehenagoko euskarri fisikoa egiteko modua ematen duten ikus-entzunezko obren ekoizpenaz arduratzen direnak. Nafarroako lurraldean egin eta ekoizpenarekin zuzeneko lotura duten gastuak:

1.º Sormenaren arloko langileen gastuak, baldin eta egoitza fiskala Espainian edo Europako Esparru Ekonomikoko kidea den estaturen batean badute, pertsonako 50.000 euroko mugarekin.

2.º Industria teknikoak eta bestelako hornitzaile, garraio, ostatu eta mantenuak erabiltzetik heldutako gastuak, ekoizpenerako beharrezkoak direnak.
Ekoizpenean gutxienez ere astebeteko filmatzea egin beharko da Nafarroako barnealde edo kanpoaldeetan, salbu eta behar bezala justifikatutako inguruabarrengatik epea laburragoa denean, Nafarroako Foru Komunitatean egin ezin izateagatik.

Kasu honetan ezarritako kenkaria ez da aplikatuko, zerbitzuak hartzen dituen ekoizleak artikulu honetako lehen idatz-zatian ezarritako kenkaria aplikatzen bada.
Ez da aplikatuko kuotaren gaineko % 25eko muga.

Aplikazio-epea kuota aski ez bada: 15 urte (entitate sortu berrien kasuan, emaitza positiboak lortzen diren lehenengo zergalditik abiatuko da aldi hori zenbatzeko kontaketa).

Salbuespena gutxieneko zerga-ordainketaren gainean.