Zinema Koloretan ikastaroa

Nafarroako Berrikuntza Sozialaren Unitateak eta Ikus-entzunezko Klusterrak

AURKEZTEN DUTE

Zinema Koloretan ikastaroa

ZINEMAGINTZA,
ZURE LANBIDEA

Zinema Koloretan ikastaroa filmatzearen lanbidean hasi nahi dutenei eskainitako prestakuntza-programa da; zehazki jantziteria, ile-apainketa eta makillajea eta ekoizpena jorratuko dituena.

Nori zuzenduta dago?

Zinema zer den eta zinemagintza lan-aukera izan daitekeela pentsatzen duen orori.

Nolakoak izango dira eskolak?

Dinamikoak, dibertigarriak, bizipenen bidezkoak, praktikoak, bisualak, taldekakoak.

Nolakoak EZ dira izango eskolak?

Teorikoak. Ez da apunterik hartu behar.

Zer lortzen da ikastaroa amaitzean?

1. Aprobetxamendu-diploma bat.

2. Prestakuntzarekin jarraitzeko orientazioa.

3. Nafarroako ikus-entzunezko ekoizpen-etxe guztiei eta filmatzearekin zerikusia duten enpresa guztiei bidaliko zaien datu-base batean sartzea.

Jardunaldi informatiboak

Lehenago jardunaldi informatibo batzuk egingo dira Iruñean eta Corellan, filmatzeak zer diren, ekoizpenetako ekipo ezberdinak zeintzuk diren eta bakoitzak zer eginkizun duen azaltzeko.

Corella - Kultur Etxeko Entzunaretoa

2022/11/30

18:00etatik 20:00etara

Pamplona/Iruña - Civican

2022/12/01

18:00etatik 20:00etara

Nola eman behar duzu izena jardunaldietan?

Formulario honen bidez:

688 73 65 22

zenbakira deituz

oficioscine@gmail.com

helbidera mezu bat idatziz.

948 48 27 16

zenbakira whatsappa bidaliz edo
Zure izena eta helbide osoa adierazi behar dituzu.

Prestakuntzan izena eman ahal izateko, ezinbestekoa da hitzaldi horietako batera aurrez aurre bertaratzea.

Zertan datza prestakuntza?

Hiru tailer ezberdin eta espezializatu dira:

– EKOIZPENA ETA KOKAPENAK

– JANTZITERIA

– MAKILLAJEA ETA ILE-APAINKETA

Zinema Koloretan ikastaroa Berrikuntza Sozialaren Unitatearen ˝Inserción Audiovisual˝ proiektuan integratua dago eta Innova Socialek finantzatzen du.

SUSTATZEN DU:

FINANTZAKETA:

LAGUNTZAILEA:

Verified by MonsterInsights