Ikus-entzunezko sektore topaketa arrakastatsua

Pasa den abenduaren 20ean ikus-entzunezko sektore topaketa ospatu genuen, Nafarroako Parlamentuan. Topaketa, “Explorando Horizontes Narrativos, IAs y tecnologías emergentes en la producción audiovisual” Nafar Lansareko Lidera Pogramaren barruan.

Topaketan, Nafarroako ikus-entzunezko sektorearekin teknologia eta ikerketa eta garapenarekin zerikusia duten azken aurrerapen eta berriak aurkeztu ziren.

Unai Hualdek, Nafarroako Parlamentuko presidenteak, topaketaren irekieraz arduratu zen, ikerketa, inbestigazio eta Inteligentzia Artifizialeko aplikazio eta garapena, urtero Parlamentuak nabarmenak diren puntuak direla, gogoratu zuen eta sektoreko etengabeko garapena indartu zuen.

Presidenteak, Parlamentua Clavnaren esanetara dagoela nabarmendu zuen, elkarlanean jarraitzeko eta horrela ikus-entzun edukien produkzioen kreatibitatea indartu eta kontatzeko.

Miguel Iturraldek, Clavna-ko Presidenteak, sektorearen hazkunde esponentziala nabarmendu zuen eta ikerketa eta garapenean egindako inbertsioaren garrantzia azpimarratu zuen. Baita enpresen arteko lehiakortasuna bultzatu eta sektorearen hazkundean laguntzen duela ere.

Arturo Cisnerosek, Clavnako Presidentea, klusterraren web-horri berria, inbestigatzaile plantilla berria eta ikerketa eta garapeneko proiektuak (“Profesor Octopus” eta Iris zerbitzu teknologikoak) ,aurkeztu zituen.

Jaurdunaldia networking saioa eta gure bazkideen eskuz egindako erakusketa teknologikoekin amaitu zen, Parlamentuko Atrioan. Azken belaunaldiko erakusketa teknologikoak hurrengoak izan ziren: arte digitala IA-rekin, 3D Avatar-ekin, errealitate birtuala, kamara robotizatuak, produkzio birtuala eta superkonputazioa.