Napar

Nafarroako Ikus-entzunezkoen ekoizleen eta profesionalen elkartea da. Nafarroako ikus-entzunezkoen komunitatea ordezkatzen du, esperientzia handiko ikuspuntua duten aitzindari eta energia eta sormenez beteriko gazte startup-en artean. Bere helburua ikus-entzunezko sektorearen hazkundean laguntzea da, proiektu berriak, hobeak eta anbiziotsuak sustatuz; eta jarduera hori komunitate honetako industria eta sormen ehunaren barnean errotuz. Gaur egun, 45 bazkide dituzte.