“Robot Dreams”filma nafarra Oscarretarako izendatuta
“Robot Dreams” Pablo Berger bilbotarraren filma, Oscarretarako izendatuta
“Robot Dreams” Pablo Berger bilbotar zinemagilearen lana animaziozko film luze onenaren Oscar sarirako hautagaia izango da, atzo Los Angelesetik akademiak iragarri zuen moduan.
Munduko saririk garrantzitsuen izendapen honekin, ARcadia Motion Pixtures, Lokiz Films, Noodles Production eta Les Films du Worso, haien bide arrakastatsuarekin jarraitzen dute, Goya sarien 4 izendapenekin: Animazio Film luze onena, Gidoi egokitu onena (Pablo Berger), Jatorrizko musika onena (Alfonso de Villalonga) eta Muntaketa onena (Fernando Franco).
96. Oscar sarien zeremonia, martxoaren 10ean, igandean, ospatuko da, Dolby antzerkian, Paseo de la Fama-n, Hollywood hiriaren bihotzean (Los Ángeles).